78. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E S A K A

Herrilur baten desafektazioa

Lesakako Udalak, 2001eko maiatzaren 18an eginiko osoko bilkuran, bertzeen artean honako hau erabaki zuen:

"1. Hasiera batez onestea 416,30 m2-ko herrilur baten desafektazioa, Biurrana auzoko Txakaran alderdian dagoen lur-eremu bati dagokiona (katastroko 6. poligonoko 1. lurzatiaren zatia). Hau egiten da lur-eremua saltzeko Miguel María Biurrarena García jaunari eta bertan dagoen eraikuntzaren bertze bortz jabekideei, urpeko zentrua paratzeko.

2. Besterentzea arautuko duen baldintza-plegua onestea.

3. Erabaki hauek jendaurrean paratzea Udaleko iragarki oholean hilabetez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoren, aipatu epean alegazio edo erreklamazioak egin ahal izateko."

Lesakan, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita hiruan. Alkatea, José Luis Etxegarai Andueza.

Iragarkiaren kodea: A0105696