78. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E Z K A R O Z E

Hasierako aldaketa, jabari publikoko ondasunaren kalifikazio juridikoari

Ezkarozeko Udalak ondotik ematen den erabakia hartu zuen, 2001eko maiatzaren 7an egin bilkuran eta boz batez, eta beraz, erabateko gehiengoaz:

Ondasun honen kalifikazio juridikoa aldatzea: antzinako patata-biltegia. Toki hori 2. poligonoan, 2. lurzatian, 2. azpilurzatian dago, Ruiz de Alda karrikako 29ko beheitian, A biltegian. Eman zaion kalifikazioa hauxe da: ondareko ondasuna.

Erabaki hau jendaurrean paratuko da, hilabetez paratuko ere, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik antzina, behar diren alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurrean dagoen bitartean inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betikoz onetsitzat hartuko da ondare horren kalifikazio juridikoaren aldaketa.

Espedientea udal idazkaritzan dago ikusgai.

Ezkarozen, bi mila eta bateko maiatzaren hamarrean. Alkate udalburua, Carlos Mancho Layana.

Iragarkiaren kodea: A0105102