78. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U R R A U L G O I T I

Ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua

Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea betez, aditzera ematen da hamabost egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean jarriko dela Urraulgoitiko udal bulegoetan ehiza barruti publiko bat eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak barruti horretan sartu nahi ez dituztela berariaz adierazteko.

Barrutian sartu beharreko alderdiak: Eparotz, Santa Fe, Ezkanitz, Adoain, Ongozko zati bat (18. poligonoa), Zabaltza, Ozkoidi, Imiritzaldu, Irurozki eta Burtzanos.

Urraulgoitin, bi mila eta bateko maiatzaren lauan. Alkatea, Martín Iriarte Vizcay.

Iragarkiaren kodea: A0104931