78. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Nafarroako Enplegu Zerbitzua. Ez betetzea dela-eta, autonomoentzako dirulaguntzaren aurkako alegazioen jakinarazpen ediktua.

Ezin izan da egin Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legeko 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatietan aurreikusiriko jakinarazpena, Miguel Angel Calderón Blanco jaunari langile autonomoa izateagatik emandako dirulaguntzari buruzko 26.193 espedienteari 2001-04-23an aurkezturiko alegazioena (27.870 eskabidea). Horregatik, honen bidez, Administrazio Prozedurari buruz indarra duen Legeko 59. artikuluko 4. idatz-zatian xedaturikoa betetzen da:

"Enplegurako laguntzak arautzen dituen uztailaren 20ko 259/1992 Foru Dekretua aplikatuz eman zitzaizun dirulaguntzari dagokionez, ikusi da, erakunde honek eskuraturiko argibideen arabera, Langile Autonomoen Araubide Berezia edo dagokizun Lanbide Elkargoa utzi duzula, Foru Dekretu hartako 24. artikuluan xedaturiko 37 hilabeteko epea bete gabe.

Epe hori ez betetzeagatik eta "urtero, 37 hilabeteko epean, lizentzia fiskala eta Langile Autonomoen Araubide Berezia edo kasuan kasuko Lanbide Elkargoa pagatuak direla frogatzen duten agiriak" aurkeztu beharra aintzakotzat ez hartzeagatik, emandako dirulaguntza bertan behera utziko da.

Aditzera ematen zaizu, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legeko 84. artikuluan aurreikusiriko ondorioetarako. Alegazioak eta bidezkotzat jotzen dituzun agiri eta frogak aurkezten ahalko dituzu, hamabost egun balioduneko epean, jakinarazpen hau hartu eta biharamunetik hasita".

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeita hiruan.-Enplegurako Laguntzen Atalburua, Federico Ibaibarriaga Pérez.

Entitate hori gaur egun helbide ezezagunean dago. Azkeneko helbide ezaguna Caceresen izan zuen, Badalona kaleko 8an, 4. oineko B atean. Ediktu honen bidez, haren legezko ordezkariari 2001-04-23ko alegazioa jakinarazten zaio eta ohartarazten Enplegurako Laguntzen Atalean (Iruñeko Arcadio María Larraona kaleko 1eko bigarren oinean) haren kopia bere esku duela, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iragarkiaren kodea: A0105547