78. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

592/2001 EBAZPENA, ekainaren 18koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, Imarkoaingo Aduana zaharreko eraikin nagusia zaharberritzeko eta konpontzeko (Energia Berriztagarrien Lanbide Heziketako Ikastetxe Bateratuarendako) lanen proiektuaren erredakzioa kontratatzeko Beharren Programa eta Administrazio klausulen eta Agindu Teknikoen Pleguak onesten dituena.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lizitaziorako deia egin du Imarkoaingo Aduana zaharreko eraikin nagusia zaharberritzeko eta konpontzeko (Energia Berriztagarrien Lanbide Heziketako Ikastetxe Bateratuarendako) lanen proiektuaren erredakzioa kontratatzeko.

-Mota: lehiaketa.

-Xedea: Imarkoaingo Aduana zaharreko eraikin nagusia zaharberritzeko eta konpontzeko (Energia Berriztagarrien Lanbide Heziketako Ikastetxe Bateratuarendako)lanen proiektuaren erredakzioa egitea.

-Aurrekontua: 35.000.000 pezeta, BEZa barne.

-Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hogeita seigarren egun naturala arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña) edo Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan daudenak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

-Eskaintzak jendaurrean irekitzea: jendaurrean, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasi eta zazpigarren egun balioduneko 12:00etan, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusian (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

Administrazio klausulen eta agindu teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, 9:00etatik 14:00etara, Inbertsio Zerbitzuko Obra eta Ekipamendu Atalean (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren hemezortzian.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: A0106620