77. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L U Z A I D E

Usategietarako enkante publikoa, Euntzaro barrutian

Luzaideko Udalak, 2001eko ekainaren 15ean egin presakako osoko bilkura berezian, enkante bateko baldintzen plegua aldatzea erabaki du, Euntzaro barrutiko usategietarako lote bakarreko aprobetxanmendurako. Baldintzen plegu hori osoko bilkura arruntean onetsi zen 2001eko maiatzaren 31n. Halaber, erabaki zuen enkante publikorako deia egitea, honelaxe:

-Mota: enkante publikoa, plegu itxien prozeduraren bidez.

-Xedea: Euntzaro barrutiko 1etik 14ra (biak barne) bitarteko postuen errentamendua, lote bakarrean.

-Esleipenaldia: 2001eko denboraldia

-Hasierako prezioa: 3.000.000 pezeta (18.030,363 euro) gehi BEZa.

-Behin-behineko fidantza: enkatean parte hartzeko 150.000 pezetako fidantza pausatu beharko da (901,59 euro).

-Proposamenen aurkezpena: enkatean parte hartzeko proposamenak Luzaideko Udalaren bulegoetan aurkeztuko dira, gutunazal itxi batean eta honako honekin batera doan ereduari jarraikiz beteak. Epea 2001eko uztailaren 14an, goizeko hamaiketan bukatuko da.

-Proposamenak noiz eta non irekiko: jendaurrean irekiko dira, 2001eko uztailaren 14an, goizeko hamaiketan, Luzaideko Udaletxeko zine aretoan.

-Baldintzen plegua: udal idazkaritzan dago interesatuen eskura.

Luzaiden, bi mila eta bateko ekainaren hemezortzian. Alkatea, Nicolás Camino Caminondo.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

Izena: .............., adinez nagusia. Helbidea: ......, N.A.N. zk.: ............. Nire izenean edo honako hau ordezkatuz(ezabatu egokia ez dena): ............ I.F.K. zk.: .............. Luzaideko Euntzaro ehiza barrutiko 1etik 14era bitarteko usategiak (biak barne) esleitzeko 2001eko uztailaren 14an enkante publikoa eginen dela jakinik, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta prentsan iragarri baitzen, enkantean esleituko diren usategien aprobetxamendua 2001eko denboraldirako hartzeko konpromisoa hartzen dut ........... (letraz eta zenbakiz) ........... pezetatan edo eurotan hori guztia 2001eko maiatzaren 31ko bilkura arruntean onetsitako baldintzei eta 2001eko ekainaren 15eko presakako osoko bilkura berezian gehitutako aldaketei jarraikiz, ezagutzen baititut eta osorik onartzen, eta agerrarazten dut ez dudala egungo legerian aurreikusitako bateraezintasun edo ezintasunetatik bakarra ere.

(Tokia, eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0106497