III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A R A N G U R E N
Kirol instalazioetara sartzeko eraikinaren lanen lehiaketa
Aranguren ibarreko Udalak lizitaziorako deialdia egin du, Aranguren ibarreko kirol instalazioetara sartzeko eraikinaren lanak kontratatzeko, Mutiloabeitin. Baldintzak ondokoak izanen dira:
Kontratuaren xedea: Aranguren ibarreko kirol instalazioetara sartzeko eraikinaren lanak, Mutiloabeitin.
Prozedura: lehiaketa.
Egiteko epea: 5 hilabete, gehienez ere.
Hasierako prezioa: 39.599.188 pezeta, B.E.Z. barne.
Enpresa taldea: C taldea, C kategoria.
Proposamenak aurkeztea: Aranguren ibarreko Udaleko erregistro orokorrean, hogeita zazpi egun naturaleko epean lizitazio iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, eta azken egun balioduneko eguerdiko ordu bata baino lehen.
Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren pleguan azaltzen direnak. Ekarri beharreko agiriek jatorrizkoak beharko dute izan, edo bertzenaz, kopia kautotuak.
Proposamen ekonomikoak irekitzea: eskaintzak aurkezteko epea amaitu ondoko borzgarren egun baliodunean, eguerdiko ordu batean.
Proiektua eta klausula administratibo partikularren plegua lizitatzaileen eskura daude Aranguren ibarreko Udaleko bulegoetan, Mutiloabeitiko Escuelas karrikako 9an.
Mutiloabeitin, bi mila eta bateko ekainaren hamalauan. Alkatea, Manuel Romero Pardo.
PROPOSAMEN EREDUA
Izena: ............., herria: ..........., helbidea: ........, N.A.N. zenbakia: .........., bere izenean ez bada, ondokoa ordezkatuz: ........., Mutiloabeitin, Aranguren ibarreko kirol instalazioetara sartzeko eraikinaren lanak esleitu eta egiteko proiektuaren zein klausula administratibo partikularren pleguaren berri dut, eta hitz ematen dut horiek oso-osorik eginen ditudala, agiri horietan ezartzen dena hertsiki betez, ondoko baldintzetan:
Aurrekontua (B.E.Z. gabe): ...........
Balio Erantsiaren gaineko Zergaren % 16: ............
Eskaintzaren aurrekontua, osotara: ........... pezeta.
(Data eta sinadura)
Iragarkiaren kodea: A0106430