77. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E Z K A B A R T E

2000ko kontuak onetsita

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 305. artikuluan ezarritakoarekin bat, aditzera ematen da Ezkabarteko Udalak, Kontuen Batzorde Berezi gisa eraturik, 2000ko kontuei adostasun txostena eman zien, 2001eko maiatzaren 30ean egin osoko bilkuran. Kontuak jendaurrean egonen dira udal idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamabost egun baliodunetan. Epe horretan interesatuek erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkeztu ahalko dituzte.

Ezkabarten, bi mila eta bateko ekainaren hamabian. Alkate udalburua, Félix Idoate Munárriz.

Iragarkiaren kodea: A0106427