III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
NOAIN (ELORTZIBAR)
"Noaingo kiroldegia eta igerileku estalia" izeneko obraren kontratazioa
Noain-Elortzibarko Udalak, 2001eko ekainaren 5ean egin osoko bilkuran, bertaratu guztiak ados egonik, erabaki zuen lehiaketa publikoa egitea "Noaingo kiroldegia eta igerileku estalia" izeneko obra esleitzeko.
Modalitatea: lehiaketa publiko irekia, plegu itxiaren prozeduraren bidez.
Aurrekontua: 679.028.532 pezeta, BEZa barne.
Obra egiteko epea: 18 hilabete, zuinketa akta eta obrak hasten direnetik.
Baldintza teknikoen eta klausula administratibo partikularren plegua, bai eta proiektua ere, interesatuen eskura daude Rubio paper-dendan (Iruña, Bergamin kalea-10), proposamenak aurkezteko epea bukatu arte.
Behin betiko bermea: aurrekontuaren % 4.
Lizitazio iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 26 egun naturaletan aurkeztuko dira proposamenak.
Proposamenak Noain-Elortzibarko Udaletxean (Errege kalea-62, Noain) irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo zazpigarren egun balioduneko arratsaldeko seietan.
Noain-Elortzibarren, bi mila eta bateko ekainaren zazpian. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.
Iragarkiaren kodea: A0106426