77. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A Z T A N

Ikastetxeak garbitzeko zerbitzurako lehiaketa

Xedea: ikastetxe hauetako eraikin eta instalazioen garbiketa orokorra egiteko zerbitzua esleitzeko lehiaketa:

Elizondoko "San Francisco Javier" Eskualdeko Ikastetxe Nazional Mistoa.

Baztango Ikastola (parkeko eskola eta El Pilar ikastetxea).

Proposamenak: ikastetxe bakoitzeko bat aurkeztuko da Udal honetako erregistro orokorrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamar egun balioduneko epean, azken egun balioduneko eguerdiko hamabiak baino lehen.

Aurkeztu beharreko agiriak: bi gutunazal, itxiak, ikastetxe bakoitzeko, eta barnean agiri hauek:

1. gutunazala: "Proposamen ekonomikoa", iragarkiaren hondarrean heldu den ereduaren araberakoa.

2. gutunazala: "Aipamenak", agiri hauekin:

A) Udalaren diruzaintzan behin-behineko fidantzarako 5.000 pezeta sartu izana frogatzen duen gordekina.

B) Zerbitzua emateko kontratatua izanez gero, langile laguntzaileei ordaindu beharreko gutxieneko lansaria.

C) Gizarte Segurantzan autonomo gisa altan emana dagoela dioen ziurtagiria edo zerbitzua esleitu ondoko hamar egunen barnean aurkeztuko duela dioen zinpeko aitorpena.

Bertzelako zehaztasunak: lehiaketarako egin den baldintza pleguan daude eta udal idazkaritzan aztertzen ahal dira.

Elizondon (Baztan), bi mila eta bateko ekainaren hamalauan. Alkatea, sinadura ulertezina.

PROPOSAMEN EREDUA

................ J/A-k, helbidea .................. (e)n duen eta ......... zenbakiko N.A.N. duenak, ............. ikastetxeko (paratu zein) eraikin eta instalazioen garbiketa orokorra egiteko zerbitzua esleitzeko lehiaketa izanen dela jakinda, hura egiteko hitza ematen du, baldintza pleguari loturik, haren berri baitu, ............ (letraz eta zenbakiz) .............. pezetatan eta 2002eko ekainaren 30 artio.

(Data eta lizitatzailearen sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0106425