77. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A L A R

Galar Zendeako bideak hobetzea

Kontratuaren xedea: "Galar Zendeako bideak hobetzea" izeneko proiektuko obrak kontratatu eta egitea.

Lizitazioaren prozedura: prozedura irekia, lehiaketa bidez.

Enpresaren sailkapena: G taldea, 6. azpitaldea, d) kategoria.

Lizitazioaren aurrekontua: 62.077.161 pezeta, BEZa barne (373.091,2516 euro).

Plegua: udal bulegoetan dago, lanegunetan, goizeko bederatzietatik arratsaldeko hirurak arte, bai eta Rubio paper-dendan ere (Bergamin kalea, 10, Iruña).

Behin betiko bermea: esleipenaren zenbatekoaren % 4.

Proposamenak aurkeztea: Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko 27 egunetan. Azken eguna larunbata bada, epea hurrengo astelehenean bukatuko da. Azken eguneko eguerdiko ordu biak arte aurkez daitezke.

Proposamen ekonomikoak irekitzea: Udaletxeko bilkura aretoan irekiko dira (Getze-Galar), proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko bosgarren egun balioduneko eguerdiko ordu bietan.

Getze-Galarren, bi mila eta bateko ekainaren hamalauan. Alkate udalburua, Pedro José Erice Rípodas.

Iragarkiaren kodea: A0106399