77. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U R R O T Z

Usategiak enkantean

Urrozko Udalak enkante publikoan jartzen du, ahozko posturen bidez eta bortz urtetarako, usategi hauen aprobetxamendua:

Bat zenbakia.-Mugakosoro 1 izenekoa. 0tik 3ra zenbatuak dauden postuak ditu. Hasierako prezioa: 400.000 pezeta.

Bigarren zenbakia.-Ugakosoro 2 izenekoa. 4tik 8ra zenbatuak dauden postuak ditu. Hasierako prezioa: 1.500.000 pezeta.

Hirugarren zenbakia.-Elkarrikoa izenekoa. 9tik 16ra zenbatuak dauden postuak ditu. Hasierako prezioa: 1.100.000 pezeta.

Laugarren zenbakia.-Loma de Leugarria izenekoa. 17tik 21era zenbatuak dauden postuak ditu. Hasierako prezioa: 800.000 pezeta.

Enkantean parte hartzeko, lizitatzaileak hasierako prezioaren % 5 utzi beharko du aldez aurretik behin-behineko fidantza gisa.

5.000 pezetakoa izanen da gora jotzeko hainbertzekoa.

Enkantea Herriko Etxeko bilkura aretoan eginen da, uztailaren 28an, goizeko 11:00etan.

Enkantea eta ondorengo adjudikazioak zuzenduko dituen baldintzen plegua jendearen eskura dago udal idazkaritzan.

Urrotzen, bi mila eta bateko ekainaren hamabian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: a0106394