III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
NOAIN (ELORTZIBAR)
Akats zuzenketa
1996ko abuztuaren 8ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, oposizio-lehiaketa sistemaren bitartez, lorezaintza espezialitateko zerbitzu anitzetarako lanpostua betetzeko baldintzak eman ziren argitara, 1996ko ekainaren 8an onetsi ondoren.
Plantilla organikoan eta enplegu eskaintza publikoan, aipatu lanpostua hutsik ageri da funtzionario izaerarekin.
1997, 98, 99 eta 2000. urteetan udal honetan onartu ziren plantilla organikoetan, aipatu lanpostua betetzeko izendatua izan zen langilea funtzionario izaerarekin sartu zen eta, honela, Gizarte Segurantzan maila honi dagokion zenbaki patronalaren arabera kotizatzen da.
2000ko abenduaren erdialdera izan ziren hauteskunde sindikalak tarteko, aipatu deialdian akatsa zegoela agerian geratu zen, 1.2. puntuan izendapenak izendatua, ondorio guztietarako, lan-kontratudun finko egiten zuela esaten baitzen, funtzionario egiten zuela esan beharrean.
1995az geroztik, lanpostuak betetzeko deialdi guztiek funtzionario izaera eduki dute.
Honenbestez, goian aipatutako aldizkarian, azaldutako guztia kontuan hartuta, 1.2. puntua zuzendu beharra dago eta "lan-kontratudun finkoa" esaten duen lekuan "funtzionario" agertu behar da.
Eta halaxe ematen da argitara guztiek horren berri izan dezaten.
Noain-Elortzibarren, bi mila eta bateko ekainaren bederatzian. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.
Iragarkiaren kodea: a0106393