77. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L A K U N T Z A

Lakuntzako udal frontoia berritzeko lanen lehiaketa

Lakuntzako Udalak, 2001eko maiatzaren 28an egindako osoko bilkuran, deialdi publikoa egitea erabaki zuen ondoko lana egiteko:

Xedea: udal frontoia berritzeko lanak.

Modua: lehiaketa irekia.

Kontrataren aurrekontua: 8.718.142 pezeta, BEZa barne.

Egiteko epea: bi hilabete.

Proposamenak aurkeztea: Lakuntzako Udalaren erregistroan, hilabeteko epean iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, eta azken eguneko arratsaldeko ordu bata baino lehen.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen pleguan azaltzen direnak.

Proposamen ekonomikoak irekitzea: eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta laugarren egun baliodunean, arratsaldeko seietan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Lakuntzan, bi mila eta bateko ekainaren hamaikan. Alkatea udalburua, Sokorro Artieda Flores.

Iragarkiaren kodea: a0106392