77. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G O L D A R A T Z

Usategiak enkantean

Goldarazko Kontzejuak enkante publikoa eginen du NA-10124 zenbakiko ehiza barrutiko 16 usategi errentan emateko.

Enkantea Herriko Etxeko aretoan eginen da, ahozko posturen bidez egin ere, 2001eko uztailaren 22an, 12:00etan.

Enkante honetan esleitzen ez diren usategietarako beste enkante bat eginen da uztailaren 29an, toki eta ordu beretan, % 10 merkeago. Bigarren horretan esleitzen ez diren usategietarako, berriz, hirugarren enkantea eginen da, abuztuaren 5ean, toki eta ordu beretan, hasierako prezioa baino % 20 merkeago.

Hasierako prezioak, gora jotzeko hainbestekoak, etab., Goldarazko Kontzejuaren Alkatetzan dagoen baldintza pleguan daude ikusgai, aztertu nahi dituenaren eskura.

Goldaratzen, bi mila eta bateko ekainaren hamabian. Alkatea, Jose Javier Arcelus Vizcarrondo.

Iragarkiaren kodea: a0106391