77. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Kamioi garabiduna erosteko kontratua

Tuterako Udalaren Gobernu Batzordeak Tuterako Udalarendako (Nafarroa) kamioi garabiduna erosteko kontratazioari buruzko espedientea onestea erabaki zuen, 2001eko ekainaren 8ko bilkuran. Hasierako prezioa edo gehieneko aurrekontua 12.000.000 pezetakoa da (hamabi milioi, hots, 72.121,45 euro).

Prozedura: lehiaketa irekia eta tramitazio arrunta.

Behin-behineko fidantza: 240.000 (berrehun eta berrogei mila) pezeta, hots, 1.442,43 euro.

Erosketa gauzatzeko epea: 150 egun natural.

Eskaintzen edo proposamenen aurkezpena: Tuterako Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, honako hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken eguneko 13:30ak arte. Egun hori baliogabea bada, hurrengo egun baliodunean bukatuko da epea.

Baldintzen plegua eta proposamen ekonomikoen eredua interesatuen eskura daude Tuterako Udalaren Jarduera Ekonomikoen eta Enpleguaren (Mendiak) Alorrean.

Tuteran, bi mila eta bateko ekainaren hamaikan. Zinegotzi eskuordea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0106313