77. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

AKATS ZUZENKETA, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 2001eko maiatzaren 28an emandako Foru Aginduarena. Horren bidez, Lizarrako lokal bat eskualdeko bulego bihurtzeko lanak, 2001. eta 2002. urteetan egin beharrekoak, kontratatzeko espedientea onetsi, adjudikazio prozedurari hasiera eman eta 25.972.165 pezetako (156.095,86 euro) gastua onetsi zen.

2001eko ekainaren 13ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (72. zk.) argitaratu zen Foru Agindu horren testuan akats bat aurkitu da. Urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikulua aplikatuz, ondotik ematen da behar den zuzenketa:

Horrenbestez, eskaintza ekonomikoak jendaurrean irekitzeko atalean, honela dioen tokian: "eskaintzak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasi eta bosgarren eguneko 12:00etan", honela behar du: "eskaintzak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasita zortzigarren egunean".

Hortaz, eskaintza ekonomikoak irekitzeko jendaurreko ekitaldia 2001eko uztailaren 19an izanen da, eguerdiko 12:00etan, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko bulegoetan (Tutera kalea, 20, Iruña).

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren hamabostean.-Idazkari teknikoa, Amaya Larequi Górriz.

Iragarkiaren kodea: A0106548