77. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

BEASOAIN-EGILLOR

Usategiak enkantean

Enkante publikorako deia egin da, sei denboralditarako egin ere, hau da, enkantea egiten den egunetik hasi eta 2006ko abenduaren 31ra bitarte, eta enkantegaia izanik ehizan aritzeko eskubidea. Ehiza bi etxolatan eginen da; bata La Muga parajean dago eta bertzea El Sereno alderdian, biak Kontzeju honetako mugapean, NA-10.227 ehiza barrutian.

Enkantea jendaurrean eta ahozko posturen bidez eginen da, Kontzeju honetako batzar aretoan, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamabortz egun beranduago, arratseko zortzi eta erdietan.

Baldintzen plegua Kontzeju honetako iragarki oholean egonen da ikusgai.

Hasierako prezioa ehun eta berrogeita hamar mila (150.000) pezetakoa izanen da denboraldi bakoitzerako, La Mugako etxolarako, eta ehun mila (100.000) pezetakoa, El Serenoko etxolarako. Enkante honen ondorioa 2001/2002 denboraldikoa dela ulertzen da, hurrengoetan aitzineko zenbatekoari Nafarroako Gobernuak aurreko urterako finkatzen duen Kontsumorako Prezio Indizearen gorakada gehituko baitzaio.

Beasoain-Egillorren, bi mila eta bateko ekainaren hamahiruan. Kontzejuburua, Juan Enrique Satrústegui. Idazkaria, Elena García Uche.

Iragarkiaren kodea: A0106311