77. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R R O I B A R

2001eko karga tasak

Udalak, 2001eko urtarrilaren 30ean egindako osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarriarekin bat, 2001eko zerga tasak ondoan aipatzen direnak izatea erabaki zuen:

1.-Ehuneko 0,28ko karga tasa jartzea hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko.

2.-Ehuneko 0,27ko karga tasa jartzea herrilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko.

3.-Ehuneko 2ko karga tasa jartzea eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ) ordainarazteko.

4.-1,10 indizea jartzea jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ) ordainarazteko.

5.-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: ehuneko 2,1 eta tasa, ehuneko 8,6.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta bere ondorioetarako.

Erron, bi mila eta bateko ekainaren seian. Alkatea, Francisco Almirantearena Juango.

Iragarkiaren kodea: a0106310