77. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R R O I B A R

Onespena 2001eko plantilla organikoari

Erroibarko Udalak, 2001eko maiatzaren 30an egin zuen osoko bilkura arruntean, honako erabakia hartu zuen:

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutua arautzen duen martxoaren 30eko 13/1983 Foru Legearen 19 artikuluak ezarritakoa betez, aho batez 2001eko plantilla organikoa onestea erabaki da.

Funtzionarioak

Idazkaria. Maila: A, gradua 3, Sarbidea: O - L. Lanpostuaren osagarria. Bertze udalekin bateratua izateagatik % 20; lanpostuaren osagarria, Erro % 10. Egoera: jardunean. Pedro M. Cenoz Iragui. Antzinatasuna: 84-11-18. Auritz eta Orreagako Udalekin bateratutako zerbitzuak.

Funtzionarioen izen-zerrenda:

Idazkaria: Pedro María Cenoz Iragui.

Lan kontratudun finkoak

Administrari laguntzailea. D maila. Sarbidea: O-L. Osagarria % 12. Egoera: jardunean. Ana Isabel Erneta Erro. Antzinatasuna: 92-04-15.

Administrari laguntzailea. D maila. Sarbidea: O-L. Egoera: jardunean. María José Garralda Zubiri. Antzinatasuna: 97-10-21.

Zerbitzu anitzetako langilea. E maila. Sarbidea: O-L. Osagarria: % 12. Egoera: jardunean. Jose Joaquin Lazcoz Urrutia. Antzinatasuna: 81-08-01.

Aldi baterako lan-kontratudunak

Garbiketa Langilea. E Maila. Sarbidea: O-L. Osagarria % 12. Egoera: jardunean. María Asunción Saragüeta Erro. Antzinatasuna: 93-05-01.

Erron, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita hamarrean. Alkatea, Francisco Almirantearena Juango.

Iragarkiaren kodea: a0106308