77. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

2001eko aurrekontuko aldaketa, hasiera batez onetsia

Udalbatzaren osoko bilkurak, legezko den quorumarekin, 2001eko Aurrekontua aldatzea erabaki zuen, 2001eko ekainaren 7an, diruzaintzako gerakina erantsi behar baitzaio.

Indarra duten xedapenak betez, espedientea jendaurrean paratuko da, Udal Idazkaritzan, hamabost egun baliodunetan zehar, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Argitara ematen da, jende orok jakin dezan.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren zortzian. Alkate udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: a0106307