77. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M U R I E T A

2001eko aurrekontuko 1. aldaketaren espedientearen hasierako onespena

Udalaren idazkaritzak luzatutako txostena ikusirik eta aurrekontuan behar diren kontusailak sortzeko asmoz, boz batez erabaki da 2001eko aurrekontu orokor eta bakarreko 1. aldaketaren espedientea hasiera batean onestea.

Gastuen kontusaila: kreditu gehikuntza, 1.400.000 pezetakoa, kontusail honetan: 121.625. Altzariak.

Gastuen kontusaila: kreditu gehikuntza, 250.000 pezetakoa, kontusail honetan: 432.613. Makineria, lanabesak, lorategiak.

Gastuen kontusaila: kreditu gehikuntza, 200.000 pezetakoa, kontusail honetan: 451.629. Liburutegiko fondoak.

Gastuen kontusaila: kreditua sortzea, 1.000.000 pezetakoa, kontusail honetan: 432.624. Zerbitzu anitzetarako ibilgailua erostea.

Finantzaketa: diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzen denetik hasita, interesatuek bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Murietan, bi mila eta bateko ekainaren zazpian. Alkatea, Jesús María Martínez de Morentin Berruete.

Iragarkiaren kodea: A0106151