77. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

502/2001 FORU AGINDUA, ekainaren 7koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Iruña-Logroño N-111 errepidea berritzeko obretako zuzendaritzarako laguntza teknikoa, Zizurko auzoberrian barrena iragatean" kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako dei egin du "Iruña-Logroño N-111 errepidea berritzeko obretako zuzendaritzarako laguntza teknikoa, Zizurko auzoberrian barrena iragatean" kontratatzeko, baldintza orokor hauei jarraituz:

-Kontratuaren xedea: aipatu obrak egitea.

-Esleitzeko prozedura/modua: irekia/lehiaketa.

-Kontrataren aurrekontua: 63.232.032 pezeta (380.032,17 euro).

-Egiteko epea: hemezortzi (18) hilabete.

-2001eko ekainaren 14an igorri zen "Estatuko Aldizkari Ofizial"era.

-2001eko ekainaren 11n igorri zen "Europako Batasuneko Aldizkari Ofizial"era.

-Proposamenen aurkezpena: 2001eko abuztuaren 6a arte, hori barne, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan (San Ignazio etorbidea, 3, beheko solairua, Iruña).

-Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio klausula partikularren pleguan ageri dena. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

Proiektua eta administrazio klausula partikularren plegua aztertu nahi izanez gero, Bide eta Eraikuntza Zerbitzura deitu (San Ignazio etorbidea, 3, 3. solairua, Iruña), 948-427459 telefonora, edo http://www.cfnavarra.es/obraspublicas webgunean kontsultatu.

Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia eta egun- orduak: 2001eko abuztuaren 20an, eguerdiko 12:00etan, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren zazpian.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

PROPOSAMEN EREDUA

Hau sinatzen duena, ........... J/A, adinez nagusia, ....... NAN, .......(e)ko ........... kaleko ..... zk.an bizi dena, bere izenean (edo ......... ordezkatuz), "Iruña-Logroño N-111 errepidea berritzeko obretako zuzendaritzarako laguntza teknikoa, Zizurko auzoberrian barrena iragatean" lehiaketa bidez esleitzeko ..............(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (.... zk.) argitaratu iragarkiaren eta lizitazio hori arautzen duten proiektuaren eta klausula administratibo partikularren pleguen jakinaren gainean dago eta hitz ematen du lan horiek burutu eginen dituela aipatu agiriei hertsiki segituz eta .......... pezetaren truke ........ (zenbakiz).

(Data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0106447