III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
LOS ARCOS
Kontribuzio berezien ordenantza fiskal orokorra
Los Arcosko Udalak Kontribuzio berezien ordenantza fiskal orokorra onetsi baitzuen, hasiera batean, 2001eko ekainaren 7an egin osoko bilkura berezian, jendaurrean egonen da, 30 egunetan, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean (324. artikulua eta hurrengoak) eta Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean (12. artikulua eta hurrengoak) xedatutakoari jarraikiz, epe horretan ikusgai egonen da, Los Arcoseko Udaleko bulegoetan, Herriko Etxeko lehenbiziko solairuan, Fueros karrika 1, eta herritar eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ahalko dituzte. Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betikoz onetsitzat joko da.
Argitara ematen da orok jakin dezan eta bete dadin.
Los Arcosen, bi mila eta bateko ekainaren zortzian. Alkate udalburua, Jerónimo Gómez Ortigosa.
Iragarkiaren kodea: A0106129