77. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F U S T I Ñ A N A

Zerbitzuetarako poligonoko lurzati bat enkantean, ahozko posturen bidez

2001eko maiatzaren 22an egin osoko bilkuran erabaki zuenez, Fustiñanako Udalak enkantea eginen du, ahozko posturen bidez, ondasun hau saltzeko:

Zerbitzuetarako poligonoko lurzatia, 2.450,70 metro karratu dituena.

Hasierako prezioa: 721.800 pezeta = 300 pezeta/metro karratua.

Fidantza: 72.180 pezeta.

Baldintzen plegua interesatuen eskura dago, udal idazkaritzan.

Enkantea Herriko Etxean eginen da, 2001eko uztailaren 18an, eguerdiko hamabietan.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Fustiñanan, bi mila eta bateko ekainaren seian. Alkate udalburua, Juan Antonio Sola Pradilla.

Iragarkiaren kodea: A0106127