77. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

Lehiaketa irekia, Burlatako Alde Zaharreko Barne Erreformarako Plan Berezia berritzeko proiektua prestatzeko. Xedea, funtsean, ekipamenduetarako orube bat lortzea da, gainean udalerriko Herriko Etxe beharra eraikitzearren

Burlatako Udalak, 2001eko maiatzaren 24ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bitartez, lehiaketa irekiaren deialdia egin du, Burlatako Alde Zaharreko Barne Erreformarako Plan Berezia berritzeko proiektua prestatzeko. Xedea, funtsean, ekipamenduetarako orube bat lortzea da, gainean udalerriko Herriko Etxe beharra eraikitzearren. Hona hemen baldintza orokorrak:

-Kontratuaren xedea: Burlatako Alde Zaharreko Barne Erreformarako Plan Berezia berritzeko proiektua prestatzeko kontratazioa. Xedea, funtsean, ekipamenduetarako orube bat lortzea da, gainean udalerriko Herriko Etxe beharra eraikitzearren.

-Esleipen bidea: lehiaketa irekia.

-Hasierako prezioa: hiru milioi eta bortzehun mila (3.500.000) pezeta.

-Aurkeztu beharreko dokumentazioa: klausula administratibo partikularren pleguan ageri dena.

-Proposamenen aurkezpena: lehiaketan parte hartzeko behar den eskaria aurkeztu beharko da udal bulegoetan eta jendea hartzeko orduetan, erantsitako ereduari jarraikiz eta bi aletan. Horretarako, 45 egun naturaleko epea izanen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

-Proposamenak jendaurrean irekitzea: zazpigarren egun baliodunean izanen da, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita.

Oinarriak, klausula administratibo partikular eta teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, Burlatako Udalaren Hirigintza Departamentuan, Fco. Ardanaz Plaza 8.

Burlatan, bi mila eta bateko ekainaren zazpian. Alkatea, José Luis Góngora Setuáin.

Iragarkiaren kodea: A0106126