77. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E S A K A

Udalaren aurrekontu orokor eta bakarraren behin betiko onespena

2001eko maiatzaren 11ko 58. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean jarritako ediktuen bitartez, Lesakako Udalaren 2001. urterako aurrekontu orokor eta bakarraren eta hura betetzeko oinarrien hasierako onespena argitaratu zen; baita Andra Mari Zaharretxea erakunde autonomoarena ere.

Zegokion erakusketa publikoaren epean inolako alegaziorik aurkeztu ez denez, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedetatukoaren arabera, aurrekontuak behin betikoz onartutzat jo dira.

Ondorioz, eta aipatu artikuluaren 3. idatz-zatiaren arabera, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeari ekiten zaio, kapituluka.

Udalaren aurrekontuaren laburpena:

DIRUSARRERAK:

1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: pezetak 100.500.000.

2. kapitulua.-Zeharkako zergak: pezetak 18.000.000.

3. kapitulua.-Tasa, prezio publiko eta bertzelako dirusarrerak: 41.350.000 pezeta.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: pezetak 117.706.000.

5. kapitulua.-Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 52.848.000 pezeta.

6. kapitulua.-Inbertsio errealen besterentzea: 9.100.000 pezeta.

7. kapitulua.-Administrazio orokorretik entitateari egin transferentziak: 20.000.000 pezeta.

9. kapitulua.-Finantza pasiboak: pezetak 10.300.000.

Dirusarrerak, guztira: 369.804.000 pezeta.

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileen gastuak: pezetak 67.290.550.

2. kapitulua.-Ondasun arruntetan eta zerbitzuetan gastuak: 130.120.450 pezeta.

3. kapitulua.-Finantza gastuak: 13.210.000 pezeta.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: pezetak 36.668.000.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: pezetak 96.909.000.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: pezetak 25.606.000.

Gastuak, guztira: 369.804.000 pezeta.

Andra Mari Zaharretxea erakunde autonomoaren aurrekontuaren laburpena:

DIRUSARRERAK:

3. kapitulua.-Tasa, prezio publiko eta bertzelako dirusarrerak: 51.300.000 pezeta.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: pezetak 150.000.

5. kapitulua.-Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 160.000 pezeta.

Dirusarrerak, guztira: 51.610.000 pezeta.

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileen gastuak: pezetak 38.800.000.

2. kapitulua.-Ondasun arruntak eta zerbitzuak eskuratzea: 12.670.000 pezeta.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: pezetak 40.000.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 300.000 pezeta.

Gastuak, guztira: 51.610.000 pezeta.

Lesakan, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita hamaikan. Alkatea, José Luis Etxegarai Andueza.

Iragarkiaren kodea: A0106054