III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
L E I T Z A
Hirigintzako hitzarmena
Leitzako Udalbatzak, 2001eko apirilaren 27an eginiko bilkuran, Construcciones y Excavaciones Goiko, S.L. eta Juan Alkoz Arregi jaunarekin hirigintzako hitzarmen bat sinatzea erabaki zuen.
Hirigintzari eta Lurraldearen Antolamenduari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 141. artikuluari jarraikiz, aipatu hitzarmena jendaurrean izanen da hamabost egunez honako iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Leitzan, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita hamarrean. Alkatea, Tomás Azpíroz Alkotz.
Iragarkiaren kodea: A0106052