77. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

141/2001 FORU DEKRETUA, ekainaren 4koa, Hiriberri-Aezkoako Udaleko 5.120 metro karratuko herrilurraren onura publiko deklaratu eta haren desafektazioa onesten duena, ondoren jabetza partikularreko 5.120 metro karraturekin trukea egiteko.

Hiriberri-Aezkoako Udalak Nafarroako Gobernuari 5.120 metro karratuko herrilurra desafektatzea onets dezala eskatu dio. Lur hori 4. poligonoko 84. lurzatian dago, Arrondoa alderdian.

Desafektazioaren xedea da lur hori trukatzea José Miguel Galduroz Ilincheta jaunaren 5.120 metro karraturekin, katastroko 4. poligonoko 3014. lurzatian baitaude (lurzatien berrantolamenduko 3. poligonoko 71. lurzatiari dagokio).

Aipatu trukearen xedea da herrilurrarendako erostea finka partikularra, herrilurreko eremu handi baten barruan gelditzen delako.

Hiriberri-Aezkoako Udalak zehatz-mehatz bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko ekainaren lauko bilkuran harturiko erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Hiriberri-Aezkoako Udaleko 5.120 metro karratuko herrilurraren onura publikoa deklaratu eta haren desafektazioa onesten da. Lur hori 4. poligonoko 84. lurzatian dago, Arrondoa alderdian.

2. artikulua. Hiriberri-Aezkoako Udalari baimena ematen zaio desafektatutako lur hori José Miguel Galduroz Ilincheta jaunaren 5.120 metro karratuko lurrarekin trukatzeko. Lur hori katastroko 4. poligonoko 3014. lurzatian dago (lurzatien berrantolamenduko 3. poligonoko 71. lurzatiari dagokio).

Aipatu trukearen xedea da herrilurrarendako erostea finka partikularra, herrilurreko eremu handi baten barruan gelditzen delako.

3. artikulua. Aipatu desafektazioaren onespena Hiriberri-Aezkoako Udalak gai honetaz onetsitako baldintza plegua hertsiki betetzearen baldintzapean dago, batez ere klausula berezi bat, zeinean adierazten baita herrilur hori herri ondarera itzuli behar dela desafektazioa eragin zuten helburuak desagertu edo betetzen ez badira. Klausula hori kontratua eratzen duen agiri publikoan agertu beharko da eta Jabetza Erregistroan inskribatu.

4. artikulua. Hiriberri-Aezkoako Udalak espediente honen xede diren lurren mugak jarri beharko ditu eta katastroko kartografia ofizialean adierazi. Halaber, aldaketaren berri emanen die Nafarroako Zerga Ogasunari (Lurralde Aberastasunaren Zerbitzua) eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta elikadura Departamentuko Nekazaritzako Egituren Zerbitzuari.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren lauan.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: a0106277