III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
U R R O T Z
Oihan enkantea
Urrozko Udalak, ondoko oihan probetxamendu hau salgai jarri du plegu itxiaren bidezko enkante publikoan:
Lote bakarra. "Leurtza" izeneko parajean, Nafarroako Erabilera Publikoko Mendien Katalogoko 634 mendian, honela osaturik: 2.037 pago, 1.552 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 17.236.552 pezeta, BEZa aparte.
Proposamenak aurkeztuko dira iragarki honen amaieran dagoen eredu ofizialaren arabera beteta, udal gordailuzaintzan fidantza gisa hasierako prezioaren ehuneko bia ordaindu izanaren frogagiriarekin batera, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamabosgarren egun balioduneko (igande eta jaiegunak ez dira egun balioduntzat hartuko) eguerdiko hamabiak baino lehen. Enkantean parte hartzeko, nahitaezkoa izanen da Enpresa Sailkapen Agiria aurkeztea.
Oihan probetxamendu honen enkantea arautuko duten baldintzen plegua onetsita gelditu da, eta Udal idazkaritzan dago, interesatuen eskura.
Urrotzen, bi mila eta bateko ekainaren zazpian. Alkatea, María José Larrayoz Ariztegui.
PROPOSAMEN EREDUA
Izena:......................, adinez nagusia.
Bizilekua (herria, kalea, zenbakia): ............ ...............................
Bere izenean edo entitate honen ordezkari gisa (sozietatearen helbidea: herria, kalea, zenbakia): .............................. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (....... egunean) argitaratu zen oihan enkantearen berri izanik, Leurtza parajeko lotearen truke ...................... (hitzez eta zenbakiz) .................. pezeta eskaintzen ditut, baldintzen plegua onartuz eta haiei lotuz, ezagutzen baititut.
(Eguna eta sinadura)
Iragarkiaren kodea: A0106049