III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
ZIZUR NAGUSIKO KULTUR PATRONATUA
Haur, gazte eta helduentzako kultur ekitaldiak (2001/2002) eta 2002ko Udako lantegiak. Proiektua Zizur Nagusiko Kultur Patronatuarentzat egiteko laguntza kontratua. Prozedura irekia. Presako tramitazioaren bidezko lehiaketa
Kontratuaren xedea eta aurrekontua: Haur, gazte eta helduentzako kultur ekitaldien (2001/2002 ikasturtea) eta 2002ko Udako lantegien proiektua Zizur Nagusiko Kultur Patronatuarentzat egitea.
Lizitazioaren gehieneko aurrekontua: 6.600.000 pezeta, BEZa barne dela.
Iraupena: 2001eko urriaren 1etik 2002ko abuztuaren 31 arte.
Tramitazioa: presakoa.
Adjudikatzeko prozedura: irekia.
Adjudikatzeko modua: lehiaketa.
Lehiaketan parte hartzeko bermea: ez da eskatzen.
Eskaintzak aurkezteko lekua eta epea: Zizur Nagusiko Kultur Zerbitzuaren Erregistroan (Erreniega parkea, 7, behea, 31180 Zizur Nagusia, telefonoa: 948-182500; faxa: 948-182505), Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamalaugarren egun naturaleko arratsaldeko ordu biak baino lehen.
Kontratuko administrazio klausulak interesatuen eskura daude Udal Idazkaritzan.
Iragarkiaren gastuak: adjudikazio-hartzailearen kontura.
Eskaintzak irekitzeko ekitaldia: Kultur Patronatuko bilkura aretoan, jendaurrean, prentsa bidez iragarriko diren egunean eta orduan.
Zizur Nagusian, bi mila eta bateko ekainaren zazpian. Patronatuburua, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A0106048