77. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Lehiaketa publikorako deialdia. Nafarroa etorbidean (Cordovilla eta Sanduzelai artean) kale-argietako luminariak aldatzeko obrak

Alkatetzaren 2001eko ekainaren 1eko ebazpenaren bidez, lizitaziorako dei egiten da, Nafarroa etorbidean (Cordovilla eta Sanduzelai artean) kale-argietako luminariak aldatzeko obren proiektua kontratatzeko. Honako hauek dira baldintza orokorrak:

Kontratuaren xedea: Nafarroa etorbidean (Cordovilla eta Sanduzelai artean) kale-argietako luminariak aldatzeko obrak.

Adjudikatzeko modua: prozedura irekia, lehiaketa publikoa eta tramitazio arrunta.

Enpresa sailkapena: I taldea, 1 azpitaldea, d) kategoria.

Aurrekontua: 33.755.860 pezeta. Argibide gisa, 202.876,8 euro, BEZa barne dela.

Obrak egiteko epea: gehienez ere laurogeita hamar eguneko epean amaitu beharko dira.

Proposamenak aurkezteko epea: eskaintzak Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko eta administratiboen pleguan ageri direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kautoturiko kopiak izan beharko dute.

Agiri ekonomikoak irekitzeko ekitaldia jendaurrekoa izanen da, lizitazio iragarkian seinalatzen diren egunean eta tokian.

Baldintza ekonomiko eta administratiboen plegua lizitatzaileen eskura dago, Obra Bulegoan, Merkatuko kalea, 11-3.a.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren batean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena, NANa eta helbidea (gehi jakinarazpenetarako Iruñean dagokeen beste helbide bat): ...............................

Hau ordezkatuz (izena, helbidea, IFZ, telefonoa eta faxa, hala badagokio): .................................... Ezaguturik "Nafarroa etorbidean (Cordovilla eta Sanduzelai artean) kale-argietako luminariak aldatzeko obrak" izeneko proiektua, aurrekontua eta haiek egin eta zuzentzeko kontratuaren adjudikazioaren baldintzen plegua, lan horiek egiteko hitza ematen du, aipatu agiriek diotenari hertsiki lotuz eta .......... (hitzez) ........ pezetaren truke eta .... egun naturaleko epean (hitzez), ... urteko (hitzez) berme epean.

(Eguna eta entitatearen sinadura eta zigilua)

Iragarkiaren kodea: A0106047