77. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Lehiaketa publikorako deialdia

Udalak 2001eko maiatzaren 29an harturiko erabakiaren bidez, prozedura irekiaren bidezko lehiaketa publikorako dei egiten da, Alde Zaharreko kaleak berriz urbanizatzeko proiektuko segurtasun eta osasun planaren onespen eta jarraipena, zuzendaritza eta jarraipen arkeologikoa adjudikatzeko (2. etapa-1. fasea: Caldereria, San Agustin, Xabier kalea Compañíak Mercedekin bat egiten duen lekuraino, Telleria eta Merced kalearen tartea, Telleriatik Juan de Labriterainokoa). Honako hauek dira baldintza orokorrak:

Lizitazioaren hasierako prezioa: 25.000.000 pezeta, BEZa barne dela. "Argibide gisa, 150.253,03 euro".

Obrak egiteko epea: kontratuko jarduna hasiko da haren adjudikazioarekin eta iraunen du obrak egiten diren bitartean, obren bermeko epea amaitzen den arte.

Proposamenak aurkezteko epea: eskaintzak Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, 2001eko uztailaren 20ko arratsaldeko ordu biak baino lehen.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko eta administratiboen pleguan ageri direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kautoturiko kopiak izan beharko dute.

Agiri ekonomikoak irekitzeko ekitaldia: 2001eko uztailaren 27ko goizeko bederatzietan izanen da.

Baldintzen plegua lizitatzaileen eskura dago, Zaharberritze Bulegoan, Eslava kalea, 1 bis.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren bostean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0106046