77. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Lehiaketa publikorako deialdia

Udalak 2001eko maiatzaren 29an harturiko erabakiaren bidez, prozedura irekiaren bidezko lehiaketa publikorako dei egiten da, Alde Zaharreko kaleak berriz urbanizatzeko obrak adjudikatzeko (2. etapa-1. fasea: Caldereria, San Agustin, Xabier kalea Compañíak Mercedekin bat egiten duen lekuraino, Telleria eta Merced kalearen tartea, Telleriatik Juan de Labriterainokoa). Honako hauek dira baldintza orokorrak:

Lizitazioaren hasierako prezioa: pezetak 1.128.264.727, BEZa barne dela. "Argibide gisa, 6.781.007 euro".

Obrak egiteko epea: 10 hilabete.

Enpresa sailkapena: A taldea, 1, 2 eta 4 azpitaldeak, e) kategoria, C taldea, 1, 2 eta 6 azpitaldeak, e) kategoria, E taldea, 1. azpitaldea, d) kategoria, I taldea, 1 eta 6 azpitaldeak, c) kategoria.

Proposamenak aurkezteko epea: eskaintzak Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, 2001eko uztailaren 20ko arratsaldeko ordu biak baino lehen.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko eta administratiboen pleguan ageri direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kautoturiko kopiak izan beharko dute.

Agiri ekonomikoak irekitzeko ekitaldia: 2001eko uztailaren 27ko goizeko bederatzietan izanen da.

Baldintzen plegua lizitatzaileen eskura dago, Zaharberritze Bulegoan, Eslava kalea, 1 bis.

Proiektuak hartzeko lekua: Egoki dendan, Iturralde y Suit kalea, 11, telefono zenbakia: 948-246139.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren bostean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0106045