III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Lehiaketa publikorako deialdia
Udalak 2001eko maiatzaren 29an harturiko erabakiaren bidez, prozedura irekiaren bidezko lehiaketa publikorako dei egiten da, Alde Zaharreko kaleak berriz urbanizatzeko proiektuko obren koordinazio orokorra adjudikatzeko (2. etapa-1. fasea: Caldereria, San Agustin, Xabier kalea Compañíak Mercedekin bat egiten duen lekuraino, Telleria eta Merced kalearen tartea, Telleriatik Juan de Labriterainokoa). Honako hauek dira baldintza orokorrak:
Lizitazioaren hasierako prezioa: 20.000.000 pezeta, BEZa barne dela. "Argibide gisa, 120.202,42 euro".
Obrak egiteko epea: kontratuko jarduna hasiko da haren adjudikazioarekin eta iraunen du obrak egiten diren bitartean, obren bermeko epea amaitzen den arte.
Proposamenak aurkezteko epea: eskaintzak Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, 2001eko uztailaren 20ko arratsaldeko ordu biak baino lehen.
Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko eta administratiboen pleguan ageri direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kautoturiko kopiak izan beharko dute.
Agiri ekonomikoak irekitzeko ekitaldia: 2001eko uztailaren 27ko goizeko bederatzietan izanen da.
Baldintzen plegua lizitatzaileen eskura dago, Zaharberritze Bulegoan, Eslava kalea, 1 bis.
Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren bostean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: A0106044