III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
M A R T Z I L L A
Udalaren lurzati bat enkantean
Martzillako Udalak, 2001eko maiatzaren 31n egin bilkura berezian, erabaki zuen enkante publikoan besterentzea honako lurzati hau:
-Industriarako hiri lurzoruko lurzatia, 2.000 metro karratukoa, 1. poligonoko 177. lurzatiaren partea da (33 Exekuzio Unitatea). Industriarako eraikinak altxatzeko 1000 metro karratuko aprobetxamendua, guztira.
-Lizitazio prezioa: 4.300.000 pezeta gehi BEZa.
-Proposamenak aurkezteko epea eta lekua: hogeita sei egun natural, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, Martzillako Udaleko Erregistro Orokorrean, enkantea arautzen duten klausula administratiboen pleguan ezarritako proposamen ereduaren eta agirien arabera.
-Proposamenak irekitzeko ekitaldia: proposamenak aurkezteko epea amaitu ondoko bigarren egun baliodunean, arratsaldeko ordu batean, Martzillako Udalean.
Martzillan, bi mila eta bateko ekainaren lauan. Alkate udalburua, Félix Ascasso García.
Iragarkiaren kodea: A0106043