77. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NAFARROAKO ERRIBERA GARATZEKO ESTRATEGIEN PARTZUERGOA

Hornidurarako lehiaketa

Agintzaritza Batzordeak 2001eko maiatzaren 30ean hartu erabakiaren bidez, lehiaketarako deia egin da, Cadreitako Telelaneko Zentroa ekipamendu informatikoz (hardware eta software) hornitzeko. Hona hemen baldintza orokorrak:

I.-Kontratuaren xedea.-Cadreitako Telelaneko Zentroa ekipamendu informatikoz (hardware eta software) hornitzea.

II.-Adjudikatzeko modua: lehiaketa.

III.-Aurrekontua: lizitazioaren gehieneko prezioa 9.675.000 pezetakoa da, BEZa eta gainerako gastu guztiak barne direla.

IV.-Proposamenak aurkezteko epea: EDER partzuergoaren egoitzan aurkeztuko dira, iragarki hau argitaratu ondoko 26 egun naturaletan.

V.-Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza tekniko eta partikularren pleguan ageri direnak. Agiri horiek jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.

Baldintza tekniko eta partikularren plegua lizitatzaileen eskura dago, EDER Partzuergoaren egoitzan, Tuterako Yehuda Ha-Levy plazan.

Tuteran, bi mila eta bateko ekainaren batean. EDER Partzuergoko lehendakaria, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: A0106042