77. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

140/2001 FORU DEKRETUA, ekainaren 4koa, Auzako (Ultzama) Kontzejuko 757.325 metro karratuko herrilurraren desafektazioa onesten duena, ondoren haren erabilpena lagatzeko.

Auzako (Ultzama) Kontzejuak Nafarroako Gobernuari 757.325 metro karratuko herrilurra desafektatzea onets dezala eskatu dio. Lur hori 14. poligonoko 1 (zati bat), 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10. lurzatietan dago, Ultzama ibarreko katastrokoak.

Proposatutako desafektazioaren xedea da lur horren erabilpena enkante publikoaren bidez adjudikazio-hartzaile geratzen denari lagatzea, 30 urteko eperako, urteko kanon bat kobratuz, odol garbiko eta/edo lehiaketetarako zaldien ustiategia paratzeko.

Auzako (Ultzama) Kontzejuak zehatz-mehatz bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko ekainaren lauko bilkuran harturiko erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Auzako (Ultzama) Kontzejuko 757.325 metro karratuko herrilurraren desafektazioa onesten da. Lur hori 14. poligonoko 1 (zati bat), 4, 5, 6, 7, 8, 9 eta 10. lurzatietan dago, Ultzama ibarreko katastrokoak.

2. artikulua. Auzako (Ultzama) Kontzejuari baimena ematen zaio desafektatutako lurraren erabilpena enkantearen bidez adjudikazio-hartzaile geratzen denari lagatzeko, 30 urteko eperako, urteko kanon bat kobratuz, odol garbiko eta/edo lehiaketetarako zaldien ustiategia paratzeko.

3. artikulua. Desafektazioaren onespena Auzako (Ultzama) Kontzejuak gai honetaz onetsitako baldintza plegua hertsiki betetzearen baldintzapean dago, batez ere klausula berezi bat, zeinetan adierazten baita herrilur hori herri ondarera itzuli behar dela desafektazioa eragin zuten helburuak desagertu edo betetzen ez badira.

4. artikulua. Auzako (Ultzama) Kontzejuak espediente honen xede diren lurren mugak jarri beharko ditu.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren lauan.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: a0106276