77. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R I A I N

Lurzati eraikigarrien enkantea Beriaingo Udal Planeko CRV Unitatean (lehengo Arau Subsidiarioetako A-10 azp.)

Udal honek aurtengo maiatzaren 31n egin osoko bilkuran, onetsi egin zen Beriaingo Udal Planeko CRV Unitateko 2, 3 eta 4. lurzati eraikigarriak (lehengo Arau Subsidiarioetako A-10 azp.), Beriaingo Udal honen jabetzapekoak direnak, enkante publikoaren bidez saltzeko klausula ekonomiko eta administratiboen plegua.

Lurzati guztiei dagozkien xehetasunak:

-Azalera: 500,03 metro karratu.

-Eraikigarritasuna: 225, 15 metro karratu.

-Kargarik (urbanizazioko karga izan ezik) eta errentamendurik gabe.

-Lizitazioko prezioa: 5.398.824 pezeta.

-Behin-behineko fidantza: 107.976 pezeta.

Baldintzen plegua interesatuen eskura dago, bulego orokorretan, jendea hartzeko orduetan. Hantxe bertan aurkeztu beharko dira eskaintzak, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasi eta 20 egun balioduneko epean.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Beriainen, bi mila eta bateko ekainaren bostean. Alkatea, Tomás Prieto Blanco.

Iragarkiaren kodea: A0106040