77. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A U Z A

Herrilur desafektatuen enkantea, odol garbiko edo lehiatzekoen behortegi bat paratzeko

Auzako (Ultzama) Kontzejuko Batzarreak, 2001eko ekainaren 6an egin bilkura berezian, besteren artean honako erabaki hau hartu zuen:

Modu bateratuan, unitate bakarra balitz bezala, odol garbiko edo lehiatzekoen behortegi bat paratzeko, ondotik aipatzen diren herrilur desafektatuen plegu itxiaren bidezko enkante publikoa egitea, haien erabilera 30 urtez lagatzeko:

-Landalurra, Alkamorro parajean, 12 hektarea eta 13 areakoa (121.300 metro karratu), Iruñeko Jabetzako Hirugarren Erregistroko 3.286 liburukian, 90. orrian, 3.110-N finka bezala inskribatua, Auzako katastroko 14. poligonoko 10. lurzatiari dagokiona.

-Hariztia, Iberri parajean, 63 hektarea, 35 area eta 25 zentiareakoa (633.525 metro karratu), Iruñeko Jabetzako Hirugarren Erregistroko 3.286 liburukian, 93. orrian, 4.229-N finka bezala inskribatua, katastroko 14. poligonoko 1B, 1C, 1F, 2, 3, 4A, 5, 6A, 7A, 8 eta 9. landa-lurzatiei eta haien barrenean sarturiko hiri-lurzati sakabanatuei dagokiena.

Postura edo lizitazioko gutxieneko prezioa: 8.000.000 pezetako kanona edo urteko errenta, bi finkak harturik.

Proposamenak aurkezteko epea: iragarki hau argitaratzen denetik hasi eta hogeita zazpigarren egun naturalera bitarte.

Proposamenak aurkezteko lekua: Kontzejuko Alkatetza.

Proposamen ekonomikoak irekitzeko eguna: proposamenak aurkezteko epea amaitu ondoko lehen egun balioduneko arratseko bederatzietan.

Administrazio klausulen eta enkantea arautzen duten baldintzen plegua interesatuen eskura dago, Kontzejuko Alkatetzan.

Auzan, bi mila eta bateko ekainaren zazpian. Kontzejuburua, José María Berasáin Lasarte.

Iragarkiaren kodea: A0106039