III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
H I R I B E R R I
Oihan enkantea
Udal honek, behar bezala baimenduta, enkante publikoa eginen du, plegu itxien prozedura erabiliz, honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:
Lote bakarra.-462 pago, 1.082 metro kubiko zur eta 12 metro kubiko egur egiten dutenak. Lizitazioaren hasierako prezioa: 13.002.000 pezeta.
Enkantean parte hartzeko ezinbestekoa da enpresaren sailkapen agiria aurkeztea, bai eta diruzaintzan aprobetxamenduaren zenbatekoaren % 2 utzi izanaren egiaztagiria ere.
Proposamenak bukaeran erantsi den ereduari jarraikiz aurkeztuko dira Udaletxean, uztailaren hamazazpiko eguerdiko hamabiak baino lehen eta ondoren irekiko dira.
Baldintza teknikoak eta ekonomiko administratiboak udal idazkaritzan daude interesatuen eskura.
Hiriberrin, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita lauan. Alkatea, José Miguel Galdúroz.
PROPOSAMEN EREDUA
Izena: ..................., helbidea: ................, NAN zk.: .................., nere izenean edo honakoa ordezkatuz: .............. IFK: ............(e)n helbideratua.
Enpresaren sailkapen agiria dut eta 462 pagoren (lote bakarra) enkantearen berri izanik (........ zenbakidun Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ............ egunean argitaratu baitzen), aprobetxamendu horrengatik ........... (letraz eta zenbakiz) ............. pezeta eskaintzen ditut eta enkantearen eta aprobetxamenduaren baldintzak beteko ditudala adierazten.
(Data eta sinadura)
Iragarkiaren kodea: A0105631