III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
D O N E Z T E B E
Behin betiko onespena, 10. sektoreko urbanizazio proiektuari (4. banaketa eremua)
Doneztebeko Udaleko alkate udalburuak, 2001eko maiatzaren 18an eman ebazpenaren bidez, behin betikoz onetsi du 10. sektoreko urbanizazio proiektua (4. banaketa eremua); izan ere, proiektu hori 2001eko apirilaren 4an onetsi zen hasiera batez eta erregelamenduzko epean jendaurrean egon ondotik ez zen haren kontra inolako erreklamaziorik jaso.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legearen 119.4 artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Donezteben, bi mila eta bateko maiatzaren hemezortzian. Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A0105580