77. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

124/2001 FORU DEKRETUA, maiatzaren 21ekoa, Caparrosoko Udaleko 3.000 metro karratuko herrilurraren desafektazioa onesten duena, ondoren haren erabilpena Félix Garde Reinaldo jaunari lagatzeko.

Caparrosoko Udalak Nafarroako Gobernuari 3.000 metro karratuko herrilurra desafektatzea onets dezala eskatu dio. Lur hori 9. poligonoko 829. lurzatian dago, "Las Vales" bazkatokian.

Proposatutako desafektazioaren xedea da lur horren erabilpena Félix Garde Reinaldo jaunari lagatzea, 20 urteko eperako, urteko kanon bat kobratuz, gaur egun hiri eremuan duen abeltzaintzako ustiategia lekuz alda dezan.

Caparrosoko Udalak zehatz-mehatz bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko maiatzaren hogeita bateko bilkuran harturiko erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Caparrosoko Udaleko 3.000 metro karratuko herrilurraren desafektazioa onesten da. Lur hori 9. poligonoko 829. lurzatian dago, "Las Vales" bazkatokian.

2. artikulua. Caparrosoko Udalari baimena ematen zaio desafektatutako lurraren erabilpena Félix Garde Reinaldo jaunari lagatzeko, 20 urteko eperako, urteko kanon bat kobratuz, gaur egun hiri eremuan duen abeltzaintzako ustiategia lekuz alda dezan.

3. artikulua. Desafektazioaren onespena Caparrosoko Udalak gai honetaz onetsitako baldintza plegua hertsiki betetzearen baldintzapean dago, batez ere klausula berezi bat, zeinetan adierazten baita herrilur hori herri ondarera itzuli behar dela desafektazioa eragin zuten helburuak desagertu edo betetzen ez badira

4. artikulua. Caparrosoko Udalak espediente honen xede diren lurren mugak jarri beharko ditu.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita batean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: a0105862