III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
O R K O I E N
Orkoiengo Etxebizitza Sektoreko 01 eta 02 lurzatien xehetasun azterlana behin betikoz onetsirik
Orkoiengo Udalak, 2001eko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
1. Behin betikoz onestea Orkoiengo Etxebizitza Sektoreko 01 eta 02 lurzatien xehetasun azterlana, ekimen pribatuak sustatua.
2. Behin betiko onespen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
3. Erabaki hau eta xehetasun azterlanaren ale bat Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari igortzea.
Orkoienen, bi mila eta bateko apirilaren bostean. Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.
Iragarkiaren kodea: A0105014