III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
O R K O I E N
Orkoiengo Comarca 1 industrialdearen Zabalguneko C-8 lurzatitik C-14ra bitarteko lurzatien xehetasun azterlana behin betikoz onetsirik
Orkoiengo Udalak, 2001eko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
1. Behin betikoz onestea Orkoiengo Comarca 1 industrialdearen Zabalguneko C-8 lurzatitik C-14ra bitarteko lurzatien xehetasun azterlana, ekimen pribatuak sustatua.
2. Behin betiko onespen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
3. Erabaki hau sustatzaileei eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari igortzea.
Orkoienen, bi mila eta bateko apirilaren bostean. Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.
Iragarkiaren kodea: A0105013