III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
Noain aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatea
Behin betiko onespena 2001. urteko aurrekontuei
Noain aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Batzarrak, 2001eko urtarrilaren 15ean egindako bilkuran, aho batez erabaki zuen 2001. urteko aurrekontu orokor eta bakarra eta haren betearazpen oinarriak hasiera batez onestea.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276.2 artikuluan eta TOFLen 202.ean aurreikusitakoari jarraituz, jendaurreko epea erreklamazio, kexa edo oharrik gabe iraganik, behin betikoz onetsi da 2001eko ekitaldiko aurrekontua, 2001eko 24. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, otsailaren 21ekoan, argitaratu zena.
Hona laburpena:
Dirusarreren sailkapen ekonomikoa:
3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 799.000 pezeta.
4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: pezetak 47.733.476.
5. kapitulua.-Ondareko eta herri ondasuneko aprobetxamenduen dirusarrerak: 11.000 pezeta.
Dirusarrerak, guztira: 48.543.476 pezeta.
Gastuen sailkapen funtzionala:
1. multzoa.-Zerbitzu orokorrak: 7.790.665 pezeta.
3. multzoa.-Gizarte segurantza, babes eta sustapena: 39.065.876 pezeta.
6. multzoa.-Erregulazio ekonomiko orokorra: 6.000 pezeta.
Gastuak, guztira: 46.862.541 pezeta.
Gastuen sailkapen ekonomikoa:
1. kapitulua.-Langileri gastuak: 32.977.837 pezeta.
2. kapitulua.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 13.429.946 pezeta.
3. kapitulua.-Finantza-gastuak: 5.500 pezeta.
4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: pezetak 449.258.
Gastuak, guztira: 46.862.541 pezeta.
Aditzera ematen da orok jakin dezan.
Noainen, bi mila eta bateko apirilaren hogeita hiruan. Mankomunitateko buruordea, Ina Macaya.
Iragarkiaren kodea: A0104927