77. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F O N T E L L A S

Herrilurren hasierako desafektazioa

Fontellasko Udalak herrilur hauen desafektazioa onetsi zuen, hasiera batean, 2001eko apirilaren 25ean egin bilkuran: 6. poligonoko 26. lurzatiaren zati bat, "Campolasierpe" alderdian, guztira 120 metro karratukoa; xedea da telefonia mugikorreko antena bat bertan paratzea.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 140. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz. Epe horretan, bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira.

Jendaurrean egon bitartean inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betikoz onetsirik geldituko da herrilurraren desafektazioa.

Fontellasen, bi mila eta bateko apirilaren hogeita zazpian. Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: A0104925