77. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko aldaketa. U.O.4 unitatea/Ep-2 lurzatia /Haurtzaindegia), U.I. XV-I eta II. Zabalgunea Unitate Integratua

Epigrafeko agiria behin betikoz onetsi zen Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak apirilaren 5ean emaniko 409/2001 Foru Aginduaren bitartez.

ARAUTEGIA

Honako plano hauek aldatu dira:

-O-2 zenbakia, "Antolamendua. Erabilerak", EP-2 lurzatia "Eskolako Ekipamendua" izatetik "Ekipamendu polibalentea" izatera pasatu baita.

UO-4 zenbakia, "Antolamendua, lerrokadurak eta altuerak".

U.O-4 exekuzio unitateko EP-2 lurzatiaren lerrokadurak eta altuerak aldatu egin dira, haurtzaindegiaren jarduerarako. Eraikinarentzat halako gehienezko lerrokadura zehaztu da, barneko lerrokaduren lurzatia libre utziz.

Eraikinaren altuera B+1 izanen da.

EP-1 lurzatiaren barnean egungo lerrokadurak eta altuera mantendu egin dira, nahiz eta jadanik tramitatzen ari den horien aldaera ekarriko duen espedientea. (Larrabide- Argaraiko XV-XVI unitate integratuko HAPOko aldaketaren Hirigintzako Arautegi Grafikoa).

Agiriak: aurkezten diren planoak, honako hauek dira:

Argibideak: I-1. Egoera eta esparrua.

I-2. Kalifikazioa. Erabilerak.

I-3. Poligonazioa.

I-4. Lerrokadurak eta altuerak.

O-2. Antolamendua. Kalifikazioa. Erabilerak.

O-4. Lerrokadurak eta altuerak.

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren zazpian. Alkate udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0104912