77. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko aldaketa. U.C.1 unitatea/San Jose Egoitzaren lurzatia, U.I. XX-Etxabakoitz Unitate Integratua

Epigrafeko agiria behin betikoz onetsi zen Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak apirilaren 9an emaniko 429/2001 Foru Aginduaren bitartez.

ARAUTEGIA

U.I.XX-Etxabakoitz unitateko HAPOko Hirigintzako Arautegi Grafiko Partikularra aldatu egin da, honelaxe:

-2. zenbakia, "Kalifikazioa-Erabilerak": SLC-1 eta San Jose Egoitzako lurzatien ekipamenduen erabilera aldatu egin da.

SLC-1 lurzatiaren erabilera aldatu egin da, "Hezkuntzako ekipamendua" baitzen eta orain "Laguntzako Ekipamendua" baita.

San José Egoitzako lurzatia "Laguntzako Ekipamendua" izatetik "Hezkuntzako Ekipamendua" izatera pasatu da.

4. zenbakia: "Lerrokadurak".

Lurzatiaren kanpoko lerrokadurak doitu egin dira, bai Concepción Benítez kalean bai Remiro de Goñiren kalean, bertan aurreikusia baitago erabilera publikoko gunea lurzatiaren itxituran atzera-emangunea eginez, eta horrela eremu libre bat lortuko da oinezkoen bidea egiteko Ospitalak eta Etxabakoitz Iparraldea lotuko dituena.

Horren ondorioz, lurzatia bitan banatuko da: 7.325 metro karratu laguntzako ekipamenduaren erabilerarekin eta 394 metro karratu, erabilera libre publikoarekin.

Eraikinarentzat gehienezko lerrokadurak zehaztu dira.

Agiriak: Aurkezten diren planoak, honako hauek dira:

I-1. Egungo egoera eta esparrua.

I-2. Kalifikazioa. Erabilerak.

I-3. Poligonazioa.

I-4. Lerrokadurak.

-O-2. Antolamendua-Erabilerak.

-O-4. Antolamendua-Lerrokadurak.

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren zazpian. Alkate udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0104911