77. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko aldaketa. U.O.4 unitatea/Ep-1 lurzatia (Osasun Etxea), XV-I eta II. Zabalgunea Unitate Integratua

Epigrafeko agiria behin betikoz onetsi zen Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak apirilaren 25ean emaniko 467/2001 Foru Aginduaren bitartez.

ARAUTEGIA

"Antolamendua, Lerrokadurak eta altuerak" izeneko O-4 planoa aldatu egin da.

U.O.-4 exekuzio unitateko EP-1 lurzatiko lerrokadurak aldatu egin dira, Osasun Etxearen jarduerarako. Barneko lerrokadura berria egin da, nahitaezkoa izanen dena fatxada nagusian, 10 metrokoa (gutxienez ehuneko 70 eta gainerakoa atzera-emangune gisa). Halaber, lurzatiaren gainerakoan 4 metroko lerrokadurak egin dira. Eraikitzeko altuera B+3 izanen da.

EP-2 lurzatiaren barrenean mantendu egin dira egungo lerrokadurak eta altuerak, nahiz eta jadanik tramitatzen ari den horien aldaera ekarriko duen espedientea. (Larrabide Argaraiko XV-XVI unitate integratuko HAPOko aldaketaren Hirigintzako Arautegi Grafikoa).

Agiriak: aurkezten diren planoak, honako hauek dira:

Argibideak: I-1. Egoera eta esparrua.

I-2.: Kalifikazioa. Erabilerak.

I-3 Poligonazioa.

I-4. Lerrokadurak eta altuerak.

Antolamendua: O-4. Lerrokadurak eta altuerak.

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren zazpian. Alkate udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0104910